1 00:00:05,032 --> 00:00:13,120 Adi eta mugi! 2 00:00:33,032 --> 00:00:34,920 Emaidazu hori! 3 00:00:35,360 --> 00:00:38,360 Jada ez da soilik hartz zurien kontua. 4 00:00:39,640 --> 00:00:45,440 Une honetan, zibilizazioaren patua hari fin baten gainean dabil. 5 00:00:45,800 --> 00:00:50,240 Orain arte, klima aldaketaren eragina kalkulatzeko erabiltzen genuen moduak 6 00:00:50,360 --> 00:00:53,360 alde batera utzi du puzzlearen pieza hagitz garrantzitsu bat. 7 00:00:53,400 --> 00:00:58,520 Munduko klima sistemaren puntu kritikotik oso gertu gaude. 8 00:00:59,160 --> 00:01:01,720 Eta atzera bueltarik gabeko puntua da hori. 9 00:01:01,760 --> 00:01:06,520 Hori igarota, aldaketa katastrofikoak benetan saihestezinak izanen dira. 10 00:01:06,960 --> 00:01:08,920 Pentsa ezazu horretan, modu honetan: 11 00:01:08,960 --> 00:01:10,960 Azken hiru milioi urteetan, 12 00:01:11,000 --> 00:01:15,760 gure planetako klima bi egoera egonkorretako batean izan da, 13 00:01:15,800 --> 00:01:21,080 eguzkiaren eraginean izaniko aldaketa txikiek batetik bertzera bulkatu baikaituzte. 14 00:01:21,440 --> 00:01:26,320 Mutur hotzean gaudelarik, planetak izotzaldia pairatzen du. 15 00:01:26,480 --> 00:01:30,560 Epelagoan gaudelarik, planetako klima gaur egungoaren oso antzekoa da. 16 00:01:30,600 --> 00:01:34,400 Eta horrela izan da gizon-emakumeen historia osoan. 17 00:01:34,440 --> 00:01:37,400 Baina arazoa da erregai fosilen erabilerak 18 00:01:37,400 --> 00:01:40,360 geroz eta gehiago hurbildu gaituela puntu kritikora, 19 00:01:40,400 --> 00:01:43,480 geroz eta gehiago mendi horren maldara. 20 00:01:43,520 --> 00:01:48,440 Puntu kritikoa da mendiaren gailurra iragaten duen puntua. 21 00:01:48,480 --> 00:01:51,360 Hortik aitzina, jada ez dugu bulkatzen segitu beharrik 22 00:01:51,400 --> 00:01:55,400 planeta maila anitzez beroago batera eramateko. 23 00:01:55,440 --> 00:01:58,800 Planetak bere kabuz segituko baitu maldan beheiti. 24 00:01:59,160 --> 00:02:04,600 Puntu kritiko hori izan, bada klimaren zenbait gurpil zoro direla-eta. 25 00:02:04,640 --> 00:02:11,880 Mekanismo horiek berotzea anplifikatzen dute eta aurretik jakin ezin diren aldaketak sortzen dituzte. 26 00:02:12,680 --> 00:02:15,360 Horietako bat Albedo efektua da: 27 00:02:15,400 --> 00:02:20,880 Substantzia zuriek beltzek baino gehiago islatzen dute eguzki erradiazioa, 28 00:02:21,000 --> 00:02:24,032 eta munduaren berotzeak izotza eta elurra urtzen dituen heinean, 29 00:02:24,160 --> 00:02:26,880 geroz eta ilunagoak diren ozeanoak eta lurrak gelditzen dira agerian, 30 00:02:26,880 --> 00:02:32,000 eta beroa xurgatzen dute, islatu beharrean, eta berotzea areagotzen dute, 31 00:02:32,200 --> 00:02:36,032 eta bero handiago horrek izotz eta elur gehiago urtzen du, eta abar eta abar. 32 00:02:36,920 --> 00:02:42,720 Ur-lurruna berotegi efektuko gas garrantzitsua da, CO2 baino garrantzitsuagoa. 33 00:02:42,760 --> 00:02:45,960 Gizakiok ez gara zuzenki ur-lurrun asko igortzen ari, 34 00:02:46,000 --> 00:02:49,160 baina planeta berotzen den heinean lurruntzea handitzen da, 35 00:02:49,200 --> 00:02:53,480 hezetasuna goititzen du, eta Lurraren estalki termikoa loditzen du. 36 00:02:53,520 --> 00:02:58,480 Horrek tenperatura handitzen du, eta horrek lurruntzea areagotu, eta abar eta abar. 37 00:02:59,560 --> 00:03:04,800 Normalean, gizakion jarduerak urtero sortzen duen CO2-ren erdia 38 00:03:05,032 --> 00:03:09,480 basoek, planktonak eta ozeanoek beraiek xurgatzen dute berriz. 39 00:03:09,800 --> 00:03:12,800 Baina ozeanoen azala geroz eta azidoago bilakatzen ari da 40 00:03:12,800 --> 00:03:16,120 horretan disolbaturik dagoen CO2 kontzentrazioa handitzen den heinean. 41 00:03:16,200 --> 00:03:20,560 Era berean, gainazalean, uraren tenperatura ere handitzen ari da, 42 00:03:20,640 --> 00:03:25,880 horrek ur azidoko geruza sortzen du ozeanoen azalean, 43 00:03:25,960 --> 00:03:30,400 eta geruza horrek atmosferako CO2 finkatzen duen planktona hiltzen du. 44 00:03:30,400 --> 00:03:35,280 Eta are makurragoa dena: ur beroak ur hotzak baino CO2 gutxiago atxikitzen du. 45 00:03:35,280 --> 00:03:41,280 Eta ura berotzen delarik, xurgaturiko CO2ren parte bat askatzen du. 46 00:03:43,360 --> 00:03:48,640 Itsasoko ekosistemak CO2 biltzaile diren gisa berean, lurreko ekosistemak ere badira, 47 00:03:48,680 --> 00:03:52,120 eta atmosferatik karbonoa hartzen dute eta beren hazkuntzan baliatzen dute. 48 00:03:52,880 --> 00:03:56,840 Baina ekosistema horiek berotzen diren heinean, desoreka jasaten dute: 49 00:04:01,000 --> 00:04:05,120 Lurreko mikroorganismoak geroz eta eraginkorragoak bilakatzen dira karbonoa askatuz, 50 00:04:05,160 --> 00:04:10,320 eta, ondorioz, biltzaile izatetik karbono iturri izatera pasatzen da ekosistema. 51 00:04:10,640 --> 00:04:18,960 Tenperatura handitzen den heinean, euri gutxiago egiten du, basoak erretzen dira, 52 00:04:18,960 --> 00:04:22,240 eta zuhaitzetan gorderiko karbono guztia ke bilakatzen da; 53 00:04:22,320 --> 00:04:26,360 kea berotegi efektuko gasei batzen zaie, eta berotzea areagotzen du. 54 00:04:26,400 --> 00:04:29,320 Eta horrek are gehiago degradatzen ditu karbono biltzaileak. 55 00:04:30,840 --> 00:04:37,560 Siberian, Frantzia eta Alemaniaren tamainako lur izoztuko area bat, 56 00:04:37,560 --> 00:04:41,120 “permafrost” izenekoa, urtzen ari da, 57 00:04:41,160 --> 00:04:45,080 eta urtzen den heinean, oso metano kantitate handiak askatzen ditu. 58 00:04:45,320 --> 00:04:49,320 Berotegi efektuko gasa da metanoa (CH4), atmosferan bizitza laburra duena, 59 00:04:49,400 --> 00:04:54,600 baina irauten duen bitartean, berotzeko bere gaitasuna CO2rena halako 20 da. 60 00:04:54,640 --> 00:04:58,320 Eta metano gehiago askatzen delarik, berotzea handitzen da, 61 00:04:58,400 --> 00:05:02,680 eta permafrost gehiago urtzen da… eta metano gehiago askatzen da… 62 00:05:03,200 --> 00:05:09,320 Zoritxarrez, Artikoko tundra ez da metano izoztuko biltegi handiak dituen toki bakarra. 63 00:05:09,480 --> 00:05:14,360 Itsas hondoan, 10 bilioi metano tona egonen dira, 64 00:05:14,400 --> 00:05:17,840 kristal izoztu gisa bilduak, munduko hainbat itsasotan banatuak. 65 00:05:17,880 --> 00:05:23,000 Itsasoak nahikotxo berotzen badira -eta inork ere ez daki zenbat izan daitekeen hori-, 66 00:05:23,032 --> 00:05:27,160 gerta daiteke metano hori atmosferara bat-batean askatzea. 67 00:05:27,640 --> 00:05:35,120 Hori gertatu zen azken aldian, munduko tenperatura 10 gradu inguru igo zen. 68 00:05:38,080 --> 00:05:41,560 Beraz, erretroelikadura mekanismo hauek, gurpil zoro hauek, 69 00:05:41,640 --> 00:05:45,120 esplikatzen dute zergatik gure munduko klima sistema arriskuan dagoen. 70 00:05:45,200 --> 00:05:49,080 Gainera, sistemaren bukle bakoitzak bere puntu kritikoa du, 71 00:05:49,320 --> 00:05:54,560 eta, erretroelikadura konplexu honetan, bukleen arteko harremana zein den zehaztea 72 00:05:54,600 --> 00:05:58,520 falta zaie klima aurreikusteko ereduei. 73 00:05:59,280 --> 00:06:05,160 Orain arte, planetako tenperatura 0,8 gradu igo da. 74 00:06:05,920 --> 00:06:11,920 Baina gasak igortzen direnetik tenperatura igotzen den arte 40-50 urte pasatzen direnez, 75 00:06:12,032 --> 00:06:14,520 jada atmosferan diren gas igorpenek 76 00:06:14,520 --> 00:06:20,480 bertze 0,6 gradutan goitituko dute tenperatura hurbilen hamarkadetan. 77 00:06:20,600 --> 00:06:24,720 Eta horrek maldaren gailurrean berean jarriko gaitu, 78 00:06:24,760 --> 00:06:27,680 edo haratago. 79 00:06:29,000 --> 00:06:37,840 Eta, muga kritiko hori gurutzatuz gero, baliteke tenperatura 6 gradu gehiagotan handitzea. 80 00:06:37,880 --> 00:06:42,320 Hori gertatuko balitz, naturan suntsipen izugarri handia izanen litzateke 81 00:06:42,360 --> 00:06:46,680 eta gurekin planeta partekatzen duten landare eta animalia anitz desagertuko litzateke. 82 00:06:46,680 --> 00:06:52,032 Kontrako bidean, arratoiak, labezomorroak eta eltxoak ugarituko lirateke 83 00:06:52,080 --> 00:06:55,360 ekosistemak deseginen diren heinean. 84 00:06:56,960 --> 00:07:01,720 Gizakiek nozituko duten lehenbiziko ondorioa izanen da edateko ura asko murrituko dela. 85 00:07:01,800 --> 00:07:06,000 Euri ereduak aldatzen diren heinean, glaziareetatik edaten duten ibaiak idortuko dira 86 00:07:06,032 --> 00:07:08,800 eta ozeanoen igotzeak ur freatikoak kutsatuko ditu. 87 00:07:08,880 --> 00:07:14,680 Uztak galduko direnez, basoak erreko direnez, basamortuak zabalduko direnez, eta kostaldeak urez beteko direnez, 88 00:07:14,880 --> 00:07:18,600 milioika pertsonak bere gauzak bildu 89 00:07:18,680 --> 00:07:22,520 eta bizitza hobe baten bila mugituko dira. 90 00:07:22,720 --> 00:07:24,760 Baina nora joanen dira? 91 00:07:25,080 --> 00:07:28,032 Hondamendia gorabehera, gizateriak bizi ahal izanen du. 92 00:07:28,160 --> 00:07:32,760 Baina zer erran nahi du ‘gizateria’ hitzak mundu honetan, non bizitzeko baldintza onak dituzten herriek 93 00:07:32,960 --> 00:07:39,520 beren baliabide gehienak gastatuko baitituzte milioika pertsona gosetu errefusatzeko borrokan. 94 00:07:39,640 --> 00:07:44,800 Eta, kasu, gosetu horiek ezin dira beren herrietan bizi guk egin diegunagatik. 95 00:07:45,880 --> 00:07:48,560 Egun, mundua armaz josita dago. 96 00:07:48,680 --> 00:07:53,520 Nahikoa arma daude planetako zazpi pertsonatik bat armatzeko. 97 00:07:55,032 --> 00:07:59,760 Eta munduak bere biztanleei eusteko duen gaitasuna kolokan dagoelarik, 98 00:08:00,400 --> 00:08:04,400 ohartzen gara ez garela bakean hilen. 99 00:08:06,200 --> 00:08:09,000 Ongi, ongi. Honatx albiste ona: 100 00:08:09,000 --> 00:08:12,080 Hori guztia ez da saihestezina… Oraindik. 101 00:08:12,760 --> 00:08:16,560 Hau ez da ikaraturik gelditzeko edo etsitzeko tenorea. 102 00:08:16,600 --> 00:08:20,280 Ahal dugun bitartean ekiteko tenorea da hauxe. 103 00:08:21,000 --> 00:08:24,200 Onar dezagun zalantza izugarri handia dugula: 104 00:08:24,240 --> 00:08:28,080 ez baitakigu gobernuak eta korporazioak gai izanen ote diren 105 00:08:28,160 --> 00:08:30,480 mehatxu honi erantzuteko gelditzen zaigun denboran. 106 00:08:30,520 --> 00:08:35,480 20 urte daramatzate, baina ez dute konponbiderik erakutsi. 107 00:08:36,880 --> 00:08:41,240 Eta hori hala da beren doktrina faltsuak lehentasuna ematen dielako 108 00:08:41,280 --> 00:08:48,240 epe laburreko erabilerei eta mugarik gabeko hazkunde ekonomikoari, bizitzaren iraupenaren aitzinetik. 109 00:08:48,760 --> 00:08:52,000 Ez dago misterio handirik egin behar dugun horretan. 110 00:08:52,000 --> 00:08:54,720 Eta hori da gas igorpenak murriztea, zientzialariek gomendatu bezala. 111 00:08:55,120 --> 00:08:59,840 Sinpleki, GUTXIAGO KONTSUMITU behar dugu. 112 00:08:59,840 --> 00:09:03,280 Baina hori eztabaidatik at utzi dute gure gizarte honetan, 113 00:09:03,160 --> 00:09:08,360 geroz eta handiagoa den energia kontsumoa eta natur baliabideen kontsumoa oinarri dituen gizarte honetan. 114 00:09:08,800 --> 00:09:11,320 Inork ez ditu erantzun guztiak. 115 00:09:11,320 --> 00:09:16,200 Baina jakin, badakigu hau ez dela bizitzeko modu bakarra. 116 00:09:16,400 --> 00:09:19,400 Eta, ziurrenik, bizimodu honek gu guztiok akabatuko gaituenez, 117 00:09:19,480 --> 00:09:24,000 onena da lehenbailehen bertze aukera batzuk bilatzen hastea. 118 00:09:24,960 --> 00:09:29,720 Jakina, argi dago klima aldaketaren aurkako borroka irabazteko 119 00:09:29,800 --> 00:09:35,520 ez dela nahikoa izanen bizimoduetan aldaketa handiak egitea, 120 00:09:35,520 --> 00:09:41,400 interes boteretsuei ere aurre egin beharko diegula, 121 00:09:41,440 --> 00:09:46,000 eta interes horiek ez direla geldituko ezerren aurrean, eta guk behar ditugun aldaketak eragozten saiatuko direla. 122 00:09:45,920 --> 00:09:49,360 Kontsumitzaile soil baino gehiago izan behar dugu. 123 00:09:50,480 --> 00:09:53,520 Hauek ezohiko garaiak baitira. 124 00:09:53,720 --> 00:10:00,000 Munduaren berotzea eragoztea da gizakiak bere historia osoan egin duen lanik garrantzitsuena. 125 00:09:59,600 --> 00:10:02,720 Eta guri dagokigu egitea. 126 00:10:02,720 --> 00:10:07,360 Ez badugu egiten, gure bizitzetan egin izan dugun guzti-guztia 127 00:10:07,400 --> 00:10:11,320 suntsituko da, edo ez du batere zentzurik izanen. 128 00:10:11,400 --> 00:10:15,280 Gure aitzinetik etorri zirenek ez zuten arazo hau ezagutzen, 129 00:10:15,320 --> 00:10:19,000 eta gure gibeletik etorriko direnek ezin izanen dute deus ere egin. 130 00:10:19,640 --> 00:10:23,280 Baina guretako, astia dago oraindik! 131 00:10:23,400 --> 00:10:30,000 Beraz, onena dugu ekiten hastea! 132 00:10:54,640 --> 00:10:59,160 Euskarazko azpitituluak: Asier Azpilikueta (Ekologistak Martxan - Iruñea)